XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain bazirudien erosle-blokeoa zeukala.

Ezin zuen ezer erosi, ezertxo ere ez!

Nahiz eta opari egokia aurkitu ez zirudien oso erraz halakorik gertatuko zitzaionik ez zen erosteko gai izango.

Irten zen pasabidera eta Santa Klausekin argazkiak ateratzen ari ziren neska-mutikoei begira gelditu zen.

Une labur batez Santa Klausen belaun gainean argazkia atera eta Melissari bidaltzea eman zion buruak, opari komiko gisa...

Ideia horrek zenbaiteraino behea jota zegoen adierazi zion Bingori.

Buruari eragin eta Sears aldera abiatu zen.

Goiz hartan bertan, gogora etorri zitzaion, oso pozik sentitu zela.

Melissaren gutun bat ekarri zion postariak eta, ohi bezala, gutunazala eskuetan hartzean sentipen bero bat izan zuen.

Gutunazala bakarrik bidali izan balu ere, pentsatu zuen Bingok, pozik sentituko zela.

Baina, irekitzean, gutunazala hutsik bidali izan balu nahiago izan zuen.

Lehen esaldiak hezurretarainoko hotza sartu zion.

Bere gelan zegoen.

Beti bakarrik zegoenean irekitzen zituen Melissaren gutunak, zeren batzuetan haren gutunek taupaka jartzen baitzioten bihotza.

Aurpegiak ere islatzen zizkion emozioak, haizerik bigunenak jotzean aintziraren azalean kizkurrak sortzen dituen bezala.